Alejandro de la Rosa fitxatu du Ampo Ordiziak
Hiru laurdenetako lerroa indartzeko helburuarekin egin du fitxaketa klubak.
Alejandro de la Rosa, Espainiako selekzioarekin. Ordizia Rugby Elkarteak Alejandro de la Rosa jokalari espainiarra fitxatu du. 29 urte ditu, 1,76 metroko garaiera eta 82 kiloko pisua. Hiru laurdenetako lerroa indartzeko egin du fitxaketa.
Eskarmentu handiko jokalaria da. CRC Pozuelo taldeko harrobian hazia, El Salvadorren –lau denboraldi– eta Alcobendasen jokatu du, besteak beste. Espainiako selekzioaren 7ko taldean ere aritua da.












