Giro bikaina Aztiriako jaietan

Atzotik Santa Marina jaiak ospatzen ari dira Aztirian. Atzo, meza, bola eta toka lehiaketa, auzo afaria eta erromeria izan ziren. Gaur, mendi irteera, poteoa, umeen aurpegi margotzea eta patata tortilla lehiaketa izan dira. Ondoren, lehiaketara aurkeztutako tortillak eta txistorra jateko aukera, sagardoarekin eta ardoarekin. Ekitaldia Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte trikitilariek girotu dute. Gauean bertso afaria egingo dute Aratz Igartzabal, Eneko Araiztegi eta Ane Belokirekin. Ondoren, erromeria egingo dute goizalderarte. Bihar (igandea) ere hainbat ekitaldi izango dira. 10:30ean mendi lasterketa hasiko da eta ondoren auzoko nagusiena omenduko dute. Mendi lasterketako sari banaketa 12:45ean izango da eta 13:00etan Gabiriako Goruntz taldeak dantza saioa egingo du. 18:30ean herri kirol desafioa egingo dute eta bola txapelketa jokatuko da. Trikitilariek iluntzera arte joko dute.
































