Haurrak Ordiziako jaiak ospatzen ari dira dagoeneko
Ordiziako haurrak Santa Ana jaiak ospatzen ari dira dagoeneko. Goizean alkate txikiei aginpidea eman diete eta ondoren txupinazoa egin dute. Haur kuadrillek elkarrekin bazkaldu dute, plazan. Arratsaldean ere hainbat ekitaldi izango dira.
- 15:00. Disko festa Xaibor dj-arekin, Plaza Nagusian.
- 16:30-19:00. Ur parkea, Garagartza plazan.
- 18:00. Buruhandiak eta erraldoiak Burrunbazale txarangarekin, Plaza Nagusitik abiatuta.
- 18:30-21:30. Zuhaiztian Indarkeria sexistarik gabeko gunearen karpa informatiboa.
- 20:00. Burrunbazale txarangarekin kalejira, Plaza Nagusitik abiatuta.
- 22:00. Haurren mozorro dantzaldia, Burrunbazale txarangak girotuta, Beti Alai pilotalekuan.
- 23:15. Suzko zezena, Burrunbazale txarangak girotuta, Zuhaiztian.
- 23:30. Kai Nakai kontzertua, Plaza Nagusian.













