Segurako bizikleta zaleek kostako itzulia egin dute aurten ere
'Kosta ala kosta buelta a la kosta' bizikleta irteera egiten lau hamarkada inguru daramate segurarrek.
Segurako txirrindu zaleak Errebote plazan, Euskararen aldeko afixak eskuan. Hitza Segurako berrogei segurar inguruk hartu dute parte aurten Kosta ala kosta buelta a la kosta bizikleta irteeran. 125 kilometro inguruko martxa egiten dute, plazatik abiatuta 08:00etan. Segurara denak elkarrekin itzultzen dira, biribilgunean azkenei itxaronda. Izkiña jatetxea bazkalduz borobildu dute goiz-pasa.

Irteeran parte hartu duen segurar talde bat.Hitza













