Adineko pertsonen eguneko antolaketa lanak hasi dira
Irailaren 14an izango da eta bazkari herrikoi batekin borobilduko dute ospakizuna. Bazkarirako tiketak irailaren hasieran jarriko dituzte salgai.

Beasaingo San Martin plazan egingo da aurten adineko pertsonen eguna, irailaren 14an, eguerdiko 13:30ean bazkari herrikoi batekin. 65 urtetik gorako beasaindar guztiei zuzenduta dago ospakizuna, baita haien ezkontideei ere. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute. Horretarako epea irailaren 2tik 10era bitartean —edo txartelak agortu arte— izango da, 6 euro ordainduz. Izena emateko, NANa aurkeztu beharko da Urbiberri gizarte zentroko bulegoan, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara. Kontutan izan aforoa mugatua izango dela, gehienez 300 lagunentzako lekua izango du ekitaldiak.