Poltsa jasangarriak Beasaingo astearteko azokan

Beasaingo Udalak beste urrats bat egin du jasangarritasunaren bidean, astearteko azokan poltsa konpostagarriak edo birziklagarriak banatuz postu guztien artean. Ekimenaren helburua da kontsumo arduratsua sustatzea eta plastiko erabilera bakarrekoen erabilera gutxitzea.
Saltzaileekin elkarlanean, produktu motaren arabera egokiena den poltsa mota banatuko da: batzuk konpostagarriak izango dira, eta beste batzuk birziklagarriak. Gainera, Udalak erosleei etxetik poltsa propioa ekartzea gomendatzea eskatuko die saltzaileei, berrerabilpena bultzatzeko.
Azokak espazio sozial eta ekonomiko izaten jarraitzeaz gain, ingurumenarekiko errespetua sustatzeko gune ere izan dadin lan egin nahi du Udalak.