Zeraingo festetako otorduetarako txartelak salgai
Abuztuaren 14an umeen bazkaria egingo dute, eta abuztuaren 15ean gazte afaria.
Zeraingo festak.Maider Insausti Abuztuaren erdialdean ospatzen dituzte festak Zerainen, eta dagoeneko hasi dira egun horietan izango diren otorduetara izen-emate zerrendak prestatzen eta txartelak saltzen.
Umeen bazkaria abuztuaren 14an izango da Mandio tabernan, eta leku horretan jarriko dute gaur bertan izena emateko zerrenda. Haurrek menuak 16 euro balio du, eta haien laguntzaile izango diren helduen bazkariak 25 euro. Abuztuaren 10era arte eman daiteke izena.
Gazte afaria, berriz, abuztuaren 15ean izango da, plazan. Txartelak Mandio tabernan egongo dira salgai abuztuaren 10a bitarte.













