Herri Jaia ospatuko dute Ezkion urriaren 18an
Herritarren arteko herri kirol jaialdia egiteko asmoa dute, eta partaideen zerrenda itxi nahi lukete abuztuaren 24rako.
Herri kirol saioa Ezkion, iazko San Migel jaietan. Hitza Urriaren 18an Herri Jaia ospatuko dute Ezkion, eta egun horretan herritarren arteko herri kirol jaialdia egiteko asmoa dute.
Hori “ondo” antolatu ahal izateko, herri kiroletan parte hartu nahi duten pertsonen zerrenda itxita izatea nahiko dute abuztuaren 24rako.
Parte hartu nahi dutenek udaletxera deitu behar dute (943721303). Herritarrei parte hartzeko deia egin diete, taldeak “ahalik eta anitzenak” izatea baita antolatzaileen nahia (haurrak, gazteak eta helduak).
Behin zerrenda osatuta, abuztu bukaeran bilera bat egingo dute taldeak osatzeko.













