1936ko gerrako biktimei omenaldia, igandean
Euria eginez gero, omenaldia Igartzako Jauregian egingo da, eta horren ondoren, lore-eskaintza egingo dute monumentuan.
Dantzari bat agurra dantzatzen fusilatuen omenezko monumentuaren aurrean.Kerman Garralda Igandean, 19:00etan hasita, frankismoaren biktimei eskainitako monumentuaren inguruan ekitaldi berezia egingo dute 1936ko gerran eraildako, fusilatutako eta gerra garaian errepresioaren ondorioz hildako beasaindarrak oroitzeko helburuarekin. Beasaingo Memoriaren Herri Ekimena taldeak antolatuta eta Beasaingo Udalaren babesarekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin egingo da. Ekitaldiaren egitaraua anitza eta sinbolismoz betea izango da. Antolatzaileek adierazi dutenez, irekia da. Euria eginez gero, omenaldia Igartzako Jauregian egingo da, eta horren ondoren, lore-eskaintza egingo dute monumentuan.













