Dantzalekun elkartuko berriz
Ataundarrek eta idiazabaldarrek Arantzamendiko Topaketa egingo dute.

Azken urteetan berreskuratutako ohiturari jarraituz, bihar, uztailaren 25, Arantzamendiko topaketa egingo dute Ataungo eta Idiazabalgo herritarrek Dantzalekun.
11:00etan elkartuko dira mendian, eta ondoren hamaiketakoa eta erromeria egingo dituzte.