XVI. Eufemiano Iturri mendi lasterketa
Denera 20 lasterkarik parte hartu dute, gizonezkoak denak. 19:00etan izango da sari banaketa.

San Inazio jaien baitan, XVI. Eufemiano Iturri mendi lasterketa egin dute Legazpin. Bi modalitatetan parte hartzeko aukera izaten den arren, -txirrinduan zein korrika- aurten parte hartzaile guztiak korrika irten dira. 17:30ak pasatxo hasi da proba, eta denera 20 lasterkarik parte hartu dute, gizonezkoak denak. Lasterkariak minutu bateko tartearekin atera dira, bata bestearen atzetik. San Inazioko plazatik abiatuta Korostira igo beharko dute. 19:00etan izango da sari banaketa.