Kuadrillen Eguna hasi da, Santanazaleen txupinazoarekin
Plaza Nagusia kolorez eta musikaz bete da, txarangaren doinuek lagunduta. Gaur amaituko dira Santa Ana Jaiak.
Santanazaleen txupinarekin eman diote hasiera Kuadrillen Egunari Ordizian. Plaza Nagusia kolorez eta musikaz bete da, txarangaren doinuek lagunduta. Gaur emango diote ordiziarrek Santa Ana Jaiei amaiera.
Uztailak 27, igandea. Santanazaleen eta kuadrillen eguna
- 10:00. Goizeresia Ordiziako txistulariekin, udaletxetik abiatuta.
- 11:00. Santanazaleen meza.
- 12:00. Santanazaleen ohiko esku dantza, Plaza Nagusian.
- 13:00. Txupinazoa eta kuadrillen irteera.
- 18:00. Euskal Herriko errekortarien erakustaldia eta 16 urtetik gorakoentzako bigantxak, San Bartolomeko zezen plazan.
- 19:00-22:00. Zuhaiztian, indarkeria sexistarik gabeko gunearen informazio karpa.
- 21:00. Beti Argi bandarekin kalejira, Plaza Nagusian.
- 22:00. Nonbait erromeria, Garagartza plazan.
- 23:00. Disko festa Xaibor dj-a, Bazterretxe plazan.
- 00:00. En Esenzia orkestrarekin dantzaldia, Plaza Nagusian.













