Ekaitz Aia fitxatu du Ampo Ordiziak
Hendaian egin ditu Aiak azken bi denboraldiak, eta bere potentziala erakustera dator Ordiziara.

Ordizia Rugbi Elkarteak Ekaitz Aia gehitu du bere taldera, 22 urteko pilier gaztea, 1,77 cm-ko altuera eta 107 kg-ko pisua duena. Txingudi Rugbyn trebatu den gazte honek, azken bi denboraldiak Hendaian egin ditu, eta bertan bere potentziala eta konpromisoa erakutsi ditu. Hurrengo denboraldian Ampo Ordizia taldean arituko da.
Suso Romerok zuzentzen duen taldeak irailaren 28an egingo du debuta ligan, Altamiran, La Vilaren aurka. Kopan, azaroaren 23an estreinatuko da Belenosen aurka.