Gibel-jatea egingo dute Zeraingo festetako lehenengo egunean
Izen ematea zabalik dago abuztuaren 10era arte. Festetako egitarau osoa albistean.
Abuztuaren 13tik 16ra ospatuko dituzte festak Zerainen, eta urtero bezala, festei hasiera emateko, abuztuaren 13an, Liztormendi elkartean gibel jatea egingo dute. Parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da. Abuztuaren 10era arte dago izen ematea zabalik. 50 pertsonentzako tokia izango da.
Bestalde, hona hemen Zeraingo festetan izango duten egitaraua:
- Abuztuak 13, asteazkena
18:00. Finalaurreko pilota partidak
21:00. Gibel-jatea Liztormendin
- Abuztuak 14, osteguna
11:00. Haurrentzako puzgarrien irekiera frontoian
12:00. Txirrindularitza igoera herrikoia
13:15. Apar festa plazan
14:30. Umeen eguneko bazkaria Mandion
16:00. Haurrentzako puzgarrien irekiera frontoian (eta 18 urtez azpikoentzat)
18:00. Playback saioa plazan
19:30. Kanpai bueltako eta pregoia Gazte taldearen eskutik, Artepean
Ondoren. Sagardo dastaketa, Lumagorri oilasko hegoak eta Lakiolako txekor-txistor jana, plazan
22:30. Sukena, Jagoba eta Hazas, eta Balantza erromeria
- Abuztuak 15, ostirala
10:00. Meza Nagusia
Ondoren. Txistularien goizeresia
12:00. Pilota partiden finala plazako frontoian
12:30. Txakolin dastaketa eta txorizo egosia plazan, Toberako trikitilari gaztetxoekin
17:00. Andra Mari bola txapelketa
18:00. Herri kirolak herritarren artean eta aizkora desafioa
19:30. Triki-poteoa Iker Sukiarekin eta Aritz Markinezekin
21:30. Gazte afaria Mandion
23:00. Andoni Ollokiegi eta DJ bat.
- Abuztuak 16, larunbata
11:30. Meza Nagusia
Ondoren. Txistularien goizeresia
12:30. Dantzaldi herrikoia Solkie dantza taldearen gidaritzapean
13:00. Herriko gaztagileen gazta eta ardo dastaketa plazan, toka txapelketarekin
19:00. Bertso-triki-poteoa Ostatuan hasita, mozorrotuta. Bertsolariak: Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran
20:30. Herri afaria eta mozorro desfilea trikitilariek girotuta












