Korosti dantza taldeak Kosovon dantzatuko du
Mundu osoko 10 herrialdetako taldeekin batera Kosovon egingo den folklore jaialdian parte hartuko dute Korostiko dantzariek, euskal dantzak eta Legazpi herriaren izena ezagutzera emanez.
Korosti dantza taldeko kideak Kosovora Loiueko aeroportuan.Korosti dantza taldea Legazpiko Korosti dantza taldeko kideak Kosovon daude, bertan ospatuko den International Folklore Festival Dance and Rites ”N’ Karadak Krisin Tupana-n parte hartzeko gonbidapena jaso ondoren. Mundu osoko 10 herrialdetako taldek parte hartuko dute bertan: Sicilia, Brasil, Mexico, Bulgaria, Albania, Turquia, Croacia, Macedonia, Kosovo eta Euskal Herria. Jaialdia Cioff-ek antolatu du eta Unescoren bidez egiten da urtero. Helburua, mundu osoko kultura eta folklorea Kosovoko herritarrekin partekatzea da.
Aste osoan zehar Korosti dantza taldeko kideek emanaldiak eskainiko dituzte eta Legazpi herriaren izena ezagutarazteko aukera ere izango dute. Talde guztiekin batera mahai inguru batean parte hartuko dute Legazpiko dantza taldeko kideek eta bertan euskal kultura, ohiturak, eta jantziak izango dituzte hizpide, besteak beste.












