Mujika Aiestaranen kereilak aurrera egiteak bide eman diezaieke beste auzi batzuetakoei
Madrilgo 12. Auzitegian irekita dago kereila, Mujika Aiestaranen auzia argitzeko. Auzi hori ebazteak Andoni Campillo Alkorta, Jon Paredes Manot 'Txiki' eta Moncho Reboiras Noiaren auzietan ere kereila bana onartzea ekar dezake.
Mariaje Lezeta, Josu Mujikaren bikotekidea, burumakur, Mujikaren argazkiaren alboan. / Kerman Garralda Zubimendi - Goierriko Hitza Asteazkenean beteko dira 50 urte Josu Mujika Aiestaran hil zutela, Madrilen, Poliziaren sarekada batean. Mikel Lejarza El Lobo ETAn infiltratutako poliziak jendaurrean aitortu izan du parte hartu zuela sarekada hartan. Senideek eta GEBehatokiak kereila jarri zuten haren kontra Madrilgo 12. Auzitegian, eta tramiteak aurrera doaz. GEBehatokiak jakinarazi du garrantzitsua dela kereila horrek bere bidean jarraitzea eta zigorra ekarri ahal izatea, «bunker judizial negazionistan arrakala bat irekitzeko». Hiru kasu hauei bidea ireki diezaiokeela zehaztu du GEBehatokiak: Andoni Campillo Alkortarenari, Jon Paredes Manot Txiki-renari eta Moncho Reboiras Noiarenari.
Jarraitu irakurtzen, hemen.













