Ormaiztegiko trenzubia ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte
Astearteetan eta ostegunetan egingo dira bisitak, aste honetan eta hurrengoan.
Ormaiztegiko trenzubia. Udak, Goierrin, aisialdi eskaintza zabala dakar. Ormaiztegin adibidez, Zumalakarregi museoak XIX. mendeko trenzubia ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu. Aste honetan, bihar (hilak 29) eta ostegunean (hilak 31) izango dira, eta abuztuaren, hilaren 5ean eta 7an. Goizez izango dira bisitak (11:00-12:00) eta doan.
Datak: Astearte eta ostegun goizetan
Iraupena: 11:00etatik 12:00etara
Prezioak: Doan
Argibideak eta erreserbak: 943 88 99 00












