Josu Mujika Aiestaran oroitu dute bere hilketaren 50. urteurrenean
Mujikaren jaioterrian, Legazpin, egin dute ekitaldia Egiari Zor elkarteak antolatuta. Ekitaldiaren laburpen bideoa albistean.
Ekitaldian egon ziren gonbidatuei dantza.Gotzon Aranburu Josu Mujika Aiestaran legazpiarra polizia espainiarraren tiroek Madrilen hil zutela 50 urte bete ziren atzo. Haren memoria bizirik mantentzeko eta egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko, Egiari Zor elkarteak antolatuta ekitaldi berezia egin zen Legazpin.
2023an aitortua
2023 urteko maiatzean, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzak aitortu egin zuen Josu Mujika eta haren familiaren biktima izaera, eta haren heriotza motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan kokatu zuen.
Hala izanda ere, gertatutakoa oraindik argitu gabe dago, eta bide juridikoak hartuta daude. Familiak Giza Eskubideen Behatokiarekin batera kereila kriminala aurkeztu zuen, eta inpunitateari aurre egin nahi diote, egia osoa argitu eta ardura politiko zein penalak eskatzeko heriotza haren arduradunei. Kasu hau, garrantzitsua da indarkeriaren aurpegi ilunak argitzeko.
Gotzon Aranburuk jaso du atzoko ekitaldia bideoan:













