San Inazio eguneko ospakizuna Idiazabalen
Hamarnaka lagun elkartu dira San Inazio eguneko ospakizunean. Abuztuaren 2an Gaztetxean jarraituko du festak. Ikusi argazkiak albistean.
Trikitilariek girotu dute goiza.Ariane Vierbücher Gipuzkoako herri askotan ospatzen dute San Inazio eguna eta Idiazabal da horietako bat. San Inazio ermitan eta haren bueltan izan da gaur juntadizoa. Meza izan da lehenik, eta ondoren hamaiketakoa goxoaz gozatzera inguratu dira hamarnaka lagun, trikitilariek girotuta.
Ospakizunak, ordea, ez dira gaur bukatuko. Izan ere, Idiazabalgo Gaztetxeak antolatuta, abuztuaren 2an hainbat ekintza izango dira. 16:00etan mus txapelketa jokatuko da, 19:00etan sagardo dastaketa izango da eta 00:00etan Radio Rebelde taldearen kontzertua izango da.
Ikusi gaurko argazkiak:













