Urbiako zelaiak jendez bete dira San Inazio eguna ospatzeko
Eguraldiak eutsi egin dio eta jende asko bildu da Urbiako ospakizunean. Bideoa eta argazkiak albistean.
Ehunka lagun elkartu dira Urbian.Gotzon Aranburu Urtero bezala, giro aparta izan da Urbian. Bertako zelai berdeek berriz ere mendiaren eta kulturaren arteko topaleku handia eskaini dute, San Inazio eguna ospatzeko.
Goizeko 11:30ean hasi dira ekitaldiak, Urbiako ermitan egin den meza nagusiarekin. Ondoren, hamaiketakoa izan da, eta 13:00etan herri kirolek hartu dute lekukoa, Idiazabal, Segura eta Zerain taldeek neurtu dituztelarik indarrak. Bertsolariak eta soinujoleak arduratu dira giroa alaitzeaz.
Jaia Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak eta Urbiako Fondak antolatzen dute, eta ohikoa da Goierriko, Debagoienako eta Arabako mendizale ugari bertaratzea. Aurten, gainera, jaiak kutsu berezia izango du: datorren abuztuaren 30ean Urbiako fondak 100 urte beteko ditu, mendizale eta artzainen topaleku bihurtu zenetik.
Argazkiak eta bideoa: Gotzon Aranburu
- Herri kirol desafioan ikusle mordoa bildu da.
- Herri kirol desafioko partaideak.















