Beasain KE lanera itzuli da erronka berriaz jabetuta
Sei jokalari berri izango ditu Beasain KE taldeak Bigarren Federazio maila jokatzeko. Bost lagunarteko partida izango ditu denboraldia prestatzeko.
Beasain Kirol Elkartearen taldea 2025-2026 denboraldirako.Beasain KE Beasain Kirol Elkarteak 2025-2026 denboraldi berria prestatzeari ekin dio, ilusioz eta erronka handiez beteriko urtea aurrean duela. Taldea lanera itzuli da, eta aurredenboraldia indartsu hasteko sei jokalari berri aurkeztu ditu zuzendaritzak. Talde teknikoan ere berrikuntzak daude. Denboraldi honetan, beasaindarrek maila bat gorago jokatuko dute, bigarren Federazio mailan, eta horrek exijentzia handiagoa eskatuko die bai zelaian, bai harmailetan.
Talde berritu honetan ondorengo jokalariak gehitu dira: Aritz Huete (Gernikatik), Beñat Almandoz (UD Logroñestik), Cristian Sanz (CD Durangotik), Aitor Lorea (Ivry Paris-eko jokalaria) eta Aritz Urteaga eta Ibai Agirre (harrobiko jokalariak). Gainera, Mikel Arruabarrena entrenatzaileak, talde teknikoa osatzeko Asier Etxaniz izango da bigarren entrenatzaile lanetan.
Ongi etorriak eta agurrak, izan ere, aurreko denboraldian Beasain KEko goren maila jardun zuten bederatzi jokalarik ez dute taldean jarraituko: Unai Vea, Unai Agirre, Aitor Morcillo, Julen Olasagasti, Iker Salamanca, Alex Iriondo, Koldo Ferer, Iñigo Ibargoien eta Borja Lopez de Aguileta. Klubak haien lana eskertu nahi izan du.
Bost lagunarteko partida
Ligari hasiera eman aurretik, bost lagunarteko partida jokatuko dituzte abuztuan.
- Abuztuak 9, Real Sociedad B-ren aurka, Zubietan, 10:30ean.
- Abuztuak 13, Valle de Egues-en aurka, Beasaingo Loinatz zelaian, 19:30ean.
- Abuztuak 16, Deusto izango dute aurkari, Loinatz zelaian, 10:45ean.
- Abuztuak 20, San Juanen kontra, Iruñean, 20:15ean.
- Eta abuztuaren 30ean, Eibarren aurka, Areitio zelaian, 10:30ean.
Iraileko lehen asteburua
Lehiaketa iraileko lehen asteburuan hasiko da, Tuteran, Tudelanoren aurka. Tudelano asko indartu da, eta aurten ere sailkapeneko gune gorenean egoteko asmoz irtengo da. Astebete geroago, Loinatzen jokatuko du joan den denboraldian bikain aritu zen Egearen aurka.
Txapelketaren eskakizun maila gorena izango da azken jardunaldira arte, orduan Deportivo Aragon Real Zaragozaren filialaren aurka jokatuko du Beasainek.
Aurreko denboraldietan bezala, 18 taldeko multzoa izango da, bost talde jaitsiko dira eta 13. sailkatuak promozioa jokatuko du.
Lanaldia gogorra izango da, baina Beasainek ilusioz ekin dio garai berri honi. Taldea sendotzen eta automatismoak fintzen saiatuko dira datozen asteetan, liga hasi aurretik ahalik eta prestatuen iristeko.















