Jokin Martin eta Unai Garitano musean txapeldun
57 bikotek parte hartu dute Legazpiko Muru-Azpi elkarteak antolatutako mus txapelketan.
Jokin Martin eta Unai Garitano txapela jantzita.Muru-Azpi elkartea Jokin Martin eta Unai Garitano izan dira Legazpiko Muru Azpi elkarteko mus txapelketaren irabazleak. San Inazio eguneko ospakizunen barruan jokatu zen txapelketa parte hartze zabalarekin, izan ere, 57 bikotek jardun zuten. Antolakuntzak guztien parte hartzea eskertu nahi izan du.













