Ataungo gimnasioak tresneria berria du
Segurtasun neurri berriak ere ipini dituzte.
Ataungo gimnasioa.Ataungo Udala Ataungo Udalak kirol-tresneria berria jarri du herriko gimnasioan, eta jada erabiltzaileen eskura daude makina guztiak. Azpiegiturak hobetzeko eta erabiltzaileen esperientzia seguruagoa eta eraginkorragoa izateko asmoz, kamera-sistema bat ere instalatu dute, bai sartu-irtenen kontrola egiteko, bai tresneriaren erabilera egokia bermatzeko.
Udalak herritarrei azpiegituren erabilera arduratsua eta egokia egiteko deia egin die, espazioa guztiontzat egokia eta zaindua izaten jarraitzeko.












