'Frai Bartolomeren misterioa' ihes jolasa antolatu dute Anduetza parketxean
Familia eta lagun taldeei zuzendutako aisialdi ekintza bat da.
Zegamako Anduetza parketxean, escape room jokoan oinarritutako Frai Bartolomeren misterioa ihes jolasa naturan egingo dute. Abuztuaren 7tik 10era, 14tik 17ra, 21etik 24ra eta 28tik 31ra egingo dute.
Lau txanda daude: 10:15, 11:30, 12:45 eta 16:00.
Non: Anduetza parketxea (Zegama)
Iraupena: Ordu bat.
Prezioa: Helduak 6 euro / 12 urtetik beherakoak 4 euro
Partaide kopurua: bitik zortzira.
Erreserba egitea ezinbestekoa da: 943 80 21 87 / 688 623 609














