Ordizia Rugbik martxan du bazkidetza kanpaina
Abonu mota ezberdinak eskainiko dira, pertsona eta egoera bakoitzera egokituak.
Ampo Ordizia eta El Salvador artxiboko irudian. Argazkia: Errugbi Federazioa Ordizia Rugbi Elkarteak 2025/26 denboraldirako bazkide kanpaina jarri du abian, eta interesdunek dagoeneko eman dezakete izena. Abonu mota ezberdinak eskainiko dira, pertsona eta egoera bakoitzera egokituak:
- Abonu orokorra: 130 euro
- Gazteak (18-25 urte) eta langabeak: 65 euro
- Lagunen abonoa: 30 eurotik aurrera
- Partida bakoitzeko sarrera: 15 euro
Abonu orokorra etxez etxeko ordainagiria duten bazkideei iraileko lehen astean kobratuko zaie zuzenean.
Gainerako kasuetan, ondorengo bidetatik egin daiteke bazkide berrien alta edo abonuaren berritzea:
- Ordainketa egitea kontu honetan: ES14 2100 4227 7122 0014 6882 (CaixaBank).
- Izena-abizenak, NAN zenbakia eta kontu korrontearen zenbakia bidalita telefono honetara: 722 39 82 46.
- Altamira tabernan izena emanda.
- Etxeko lehen bi partidetan, sarreran bertan.
Gazte eta langabe abonuak eskuratzeko, NANaren kopia eta, langabeen kasuan, dagokion ziurtagiria aurkeztu behar dira.
Informazioa osatzeko edo ordainketa-egiaztagiria bidaltzeko, helbide elektroniko hau erabili behar da: bazkideak@ordiziarugby.eus













