Telegram bidezko komunikazioa jarriko du martxan Ataungo Udalak
Hilabete barru jarriko dute martxan zerbitzua.
Ataungo Udalak iragarri du hilabete barru udal-komunikazio ofizial guztiak Telegram aplikazioaren bidez egingo dituela. Informazioa jasotzeko, herritarrek Telegram deskargatu, Ataungo Udaletxea kanala bilatu eta ‘Elkatu kanalera’ botoia sakatu beharko dute.
Udalak nabarmendu du mugikor bidezko komunikazioa arinagoa, eraginkorragoa eta zuzenagoa izango dela kanal horren bitartez.













