Emaneurre Euskarari Eguna irailaren 6an izango da
Izen ematea zabalik dago. Gozategiren erromeriarekin amaituko dute eguna.
Euskal Jaietan antolatzen dute Emaneurre Euskarari eguna.Loinaz Agirre Irailaren 6an izango da Emaneurre Euskarari Eguna. Ohiko moduan, kuadrillen arteko herri kirol desafioa egingo da, zortzi laguneko taldetan antolatuta. Bertan parte hartzeko izena eman beharko da (izen ematea + 8 lagunentzako bazkaria + zapia= 104 euro). Desafioan egin beharreko lanak odnorengoak izango dira: harria, trontza, txingak, arrauna, koxkolak, korrika, eta zakua eramatea).
Izena emateko idatzi emaneurretaldea@gmail.com epostara.
Egitaraua
Egun osoko egitaraua izango du egunak. 10:00etan hasiko da herri kirol desafioa. 14:30ean izango da bazkaria. Jarraian Marki eta Sukia trikitilariak izango dira. 18:30etik aurrera berriz, Joseto eta Alayak elektrotxaranga. Eta gauean, Gozategi taldearekin erromeria.













