Zegamako Kintoen Eguneko bazkarirako izen ematea zabalik dago
Irailaren 13an egingo dute Kintoen Eguna Zegaman. Abuztuaren 10a da izena emateko azken eguna.
Zegamako jaietako kuadrillen eguneko argazkia.Maider Insausti Zegaman Kintoen Eguna ospatuko dute lehenengoz irailaren 13an, eta eguerdiko bazkaria izango da eguneko ekitaldi nagusietako bat.
Antolatzaileek jakinarazi dute herrian jateko gune bat egongo dela, eta nahi duten kintoentzat katering zerbitzua ere eskainiko dutela. Bazkarian parte hartu nahi dutenek abuztuaren 10a baino lehen eman beharko dute izena.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan honako telefono zenbakiarekin: 630 715 633.
Herriko giro bereziaz eta belaunaldien arteko topaketa giroaz gozatzeko aukera izango da, urtero moduan.













