Loreak, Jose Mari Iparragirreren jaiotzaren 205. urteurrenean
Jon Luqui alkateak lore sorta bat eskaini dio Iparragirre plazako estatuari, omenaldi modura.
Gaur 205 urte bete dira Joxe Mari Iparragirre Balerdi urretxuarra artista jaio zela, eta Urretxuko Udalak urteurren hori gogora ekarri nahi izan du, udaletxea bera kokatuta dagoen Iparragirre plazako estatuari lore eskaintza bat eginda.
Jon Luqui alkateak egin dio eskaintza, omenaldi modura.
ARGAZKIAK: Urretxuko Udala














