Hasi dira lehiaketarako lehen argazkiak iristen
Dagoeneko hainbat irakurlek parte hartu dute Goierriko Hitzaren Udako XX. Argazki Lehiaketan. Irailaren 12an bukatuko da epea.
Ainara Urteaga idiazabaldarraren 'Ilunabarra Oporton' argazkia. Ainara Urteaga GOIERRIKO HITZAk 20. aldiz antolatu du Udako Argazki Lehiaketa. Abuztuan zehar hainbat argazki iritsi dira webguneko atal berezira. Irakurle guztiek parte har dezakete lehiaketan. Erraza da parte hartzeko modua: atalean sartu, datuak bete eta argazkia igo. Irailaren 12an bukatuko da parte hartzeko epea. Sari bikainak daude, animatu!













