Naxara Odriozolaren lan bikaina Portugalgo Itzulian
Mirat taldearekin parte hartu du 19 urtez azpikoen Portugalgo Itzulian, eta kadete mailan emaitza bikainak lortu ditu, baita sailkapen orokorrean ere.
Naxara Odriozola Portugalgo podiumean.Mirat Team Naxara Odriozola txirrindulariak (Beasain, 2009) lan bikaina egin du abuztuaren 22tik 24ra jokatu den 19 urtez azpikoen Portugalgo Itzulian, Mirat taldearekin. Lehenengo etapan lehen postua eskuratu zuen kadete mailan (6. postua orokorrean), bigarren etapan bigarren egin zuen kadeteetan (9. postua orokorrean) eta hirugarrengoan 4. postua kadeteetan (8. postua orokorrean). Sailkapen orokorrean zortzigarren izan da, laugarren kadetea.













