Nekazaritzako makineriaren ikuskapen teknikoa Idiazabalen
Irailaren 17an eta 18an izango da. Aldez aurretik txanda eskatzea beharrezkoa da.
Aurten ere nekazaritzako makinariaren ikuskapen teknikoa edo IAT-a Idiazabalen bertan egiteko aukera izango da irailean. Bi egun izango dira aukeran, irailaren 17an 9:45etik 14:30era kamioien aparkalekuan eta irailaren 18an, 9:45etik 11:00etara Urtsuarango aparkalekuan.
Ohi bezala, ikuskapena egiteko derrigorrezkoa izango da aldez aurretik txanda eskatzea 943626300 telefono zenbakira deituta. Ikuskapenaren kostua 49,14 eurotakoa da eta esku dirutan ordaindu behar da, aukeratutako egunean bertan.













