Palestinako herriari elkartasuna adierazteko ekitaldia Zerainen
Zeraingo herriak bat egingo du ostiral honetan Gernika Palestina herri ekimenak egindako deialdiarekin. Hala, Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta Israel bertan aurrera eramaten ari den genozidioa geratzea exijitzeko burrunbada deitu dute 19:00etan Zeraingo udaletxe aurrean. Zeraingo herritarrei ekitaldian parte hartzeko deia luzatu diete antolatzaileek.













