‘Ene Kantak dantzan’ ikuskizunerako sarrerak salgai
Ene Kantak dantzan ikuskizuna eskainiko dute irailaren 20an, Zegaman. Hasiera batean frontoian iragarrita bazegoen ere, eskolako patioan izango da azkenean, 18:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude udaletxean, 5 euroan. Egunean bertan ere sarrerak erosteko aukera izango da.













