Goierriko nekazalturismoek %79ko okupazioa izan dute abuztuan
Gipuzkoan erreserbatu da gehien, batez ere Debabarrenan eta Oarsoaldean. Nekatur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazalturismoak biltzen dituen elkarteak eman ditu datuak.
Lazkao-Etxe baserria. Jatetxea eta nekazalturismoa ere bada.Iñaki Gurrutxaga Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazalturismoak biltzen dituen Nekatur elkartearen aurreikuspenak onak ziren, eta, elkartearen esanetan, “bete” dira eta Nekaturreko bazkide diren landa-ostatuentzat “errekorra” izan da abuztua. Elkartearen datuen arabera, Goierriko nekazalturismoek %79ko okupazioa izan dute abuztuan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa batuta, batez bestekoa %80koa izan da.
Araban, landa ostatuen %73,67 okupatuta egon da, Bizkaian %81,11, eta Gipuzkoan egon da okupazio tasarik altuena, %87rekin, batez ere Debabarrenan eta Oarsoaldean (%93). Hiru lurraldeetan, 222 ostatu dira bazkide (Araban 42, Bizkaian 54 eta Gipuzkoan 126); Goierrin, 11 dira.












