Gurutze Berriko materiala jasotzeko azken egunak
Gurutze Berri auzoa 1967ko abuztuaren 14an.Xabier Urteagak utzia Idiazabalgo Gurutze Berri auzoa modu kooperatiboan eraiki zela 60 urte beteko dira aurten. Auzoaren memoria eta Idiazabalgo historiaren zati hau gogora ekartzeko erakusketa bat antolatu nahi du udaleko Kultura batzordeak urrian, Europa mailan ospatuko den Ondarearen hilabetea ekimenaren barruan. Horretarako herritarrei dei egin diete etxean izan dezaketen materiala —dokumentuak, argazki zaharrak…— udaletxera eramateko. Irailaren 5a da azkeneko eguna.












