Arantzazu eguneko afaria, larunbatean Zopajale elkartean
Irailaren 9an Arantzazuko eguna ospatuko da eta horren aitzakian, larunbat honetan afaria antolatu dute Segurako Arantzazu auzoko bizilagunek Zopajale elkartean 21:00etan. 55 urtetik gorako ohitura dute auzoan.
Aurten, 23 bat auzotar bilduko dira afaritara, baina garai batean festa handia izaten zela dio Begoña Ormazabal auzotarrak. «Senide askoko familiak ginen orduan eta gehienak parte hartzen genuen ospakizunean», dio. Etxetik jateko zerbait eramaten zuen sendi bakoitzak, «oilaskoa eta entsalada ziren ohikoenak», dio eta Errebote plazan elkartzen ziren, gero, trikitixa eta txistuarekin dantzan amaitzen zuten, plazan.













