San Gregorio eguna ospatzen ari dira Ataunen
Jaiei amaiera ezin hobea emateko festetako azken eguna dute gaurkoa, San Gregorio eguna.
Haurren toka lehiaketan parte hartu duten haurrak. Izaro Villarreal San Gregorio jaien azken eguna ospatzen ari dira gaur ataundarrak. Patroiaren eguna. Goiz goizetik ekintzaz beteriko jardunaldia izan dute eta oraindik izango dute zer ospatu. Tradizioari jarraituz, ohiko meza santua egin dute goizean eta mokadutxoa jan ondoren, haur eta helduen toka txapelketak jokatu dituzte. Herri bazkaria egin dute jarraian, eta arratsaldean, berriz, mus txapelketa izango dute. Jaiei amaiera ezin hobea emateko girorik ez da falta.













