Gasteizera egun osoko irteera Adin Etxeren eskutik
Irailaren 18rako antolatu dute ikasturteko lehendabiziko irteera. Izena emateko aukera izango da irailaren 8an eta 9an.
Gasteizko Santa Maria katedralaren kanpoko ikuspegia.Hitza Idiazabalgo Adin Etxe jubilatuen elkarteak ikasturte honetako lehendabiziko irteera egingo du irailaren 18an Gasteizera. Arabako hiriburuko Santa Maria katedrala eta Heraclio Fournier museoa bisitatu ostean, Xixilu jatetxean egingo dute bazkaria.
Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Irailaren 8an eta 9an —astelehena eta asteartea— izango da horretarako aukera Adin Etxeren egoitzan 18:00etatik 19:00etara.













