Ormaiztegin, lehen kinto eguna
Goierriko herri askotara heldu eta sustraitu den ohitura hartu dute ormaiztegiarrek ere. Kinto eguna ari dira ospatzen gaur. Atzo hasi zuten festa-kutsuko asteburua.
Ormaiztegin lehenengo aldiz Kintoburue asteburua ari dira ospatzen. Kintoen eguna dute gaur, eta atzo ekin zioten egitarauari. Harrikalariak gazte asanbladako kideek, herriko gainerako belaunaldietako lagun taldeei gonbita egin, eta kintoen arteko festa ari dira egiten. Atzo iluntzean, lehenengo bertso-potea egin zuten, lau bertsolarirekin. Ane Zuazubiskar, Nerea Ibartzabal, Amaia Iturriotz eta Mikel Iturriotz bertsolariek girotu zuten jarduna. “Oso ondo joan zen ekitaldia, giro ederra sortu baitzen”, zioten gaur gazte antolatzaileek.
Larunbatarekin, gaur, kinto kuadrilla ugari elkartu dira, eguraldi eguzkitsu, hego haizetsu eta break (32 gradu) plazara animatuta. Eguerditik zerbait hartzeko elkartuta, plaża izan da festalekua. Sinadurak idazteko eta belaunaldi bakoitzeko kideen testigantzak uzteko horma-paper handi bat kokatu dute, photo-call modura. Lagunarteko bazkaria ere elizatarian bertan egin dute, nahiz hasieran asmoa frontoi zaharrean egitea zuten.
Denera, 150 lagun bildu dira bazkaritan. Zaharrenak, aspaldikoak gainera, 90 urteren bueltan dabiltzan emakume kuadrilla bat. “Denetara apuntatzen dira”, txalotu dituzte gazteek. 1960, 1970, 1980… hamarkada askotako lagun taldeek bat egin dute lehenengo kinto egunarekin, Gehienak, ordea, gazteak animatu dira. “Ez genekien nola aterako zen, eta erantzun oso ona izan du. Datorren urtean ere errepikatzeko modukoa”, aurreratu dute gazetek.













