Areto futbolerako taldea osatu dute Ataunen
Ataungo Udalaren, Ataun Kirol Elkartearen eta bestelako babesleei esker lortu dute talde berria osatzea.
Taldeko jokalarien argazkia.Ataungo Udala Ataungo Areto Futbol taldeak 2025-2026 denboraldirako talde berria osatu du, Ataungo Udalaren, Ataun Kirol Elkartearen eta bestelako zenbait babesleei esker. Hedabideetara bidalitako oharrean azaldu dute «betidanik» nahi izan dutela futbolean herriaren izenean jokatu, eta hemendik aurrera izango dute horretarako aukera. Orain lortu dute Ataun Koldo Kerejeta taldea osatzea.













