Aterkipean ari dira ospatzen Kizkitzako eguna itsasoarrak
Itsasoko plazaraino oinez jaitsiko dira iluntzean eta afari batekin amaituko dute eguna Ostatun.
Kizkitzako erromeria, gaur. Gorka Sasieta Irailaren 8a gorriz markatuta izaten dute itsasoarrek egutegian. Andra Mari egunez Kizkitzan erromeria egin ohi dute eta gaur ere, eguraldiak gehiegi laguntzen ez badu ere, ez dute hutsik egin. Mezarekin eman diote hasiera goizari eta bazkalordua bitartean, Baltzola eta Andonegirekin erromeria dute orain. Bazkalostean, 16:30ean ekingo diote berriz erromeriari eta toka txapelketa ere jokatuko dute 17:30ean hasita. Itsasoko plazaraino oinez jaitsiko dira iluntzean (20:30) eta afari batekin amaituko dute eguna Ostatun.
Mandubin ere bai
Kizkitzan bertan ez ezik, Mandubiko bentan ere jai giroa da nagusi. Aurten ere erromeria izango da eguerdian eta arratsaldean, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin.
- Kizkitzako erromeria, atzo, euripean.















