Mugikortasuna hobetzeko lanak egingo dituzte Beasainen
Igartetxe, Erauskin eta Ikasle Zeharbideko zoladurak berrituko dituzte astelehenean, eta margoketa lanak asteartean egingo dira.
Beasaingo kaleetan asfaltatze eta pintaketa lanak egingo dira gaur eta bihar. Igartetxe kalean, Erauskin kalean eta Ikasle Zeharbidean zoladura berrituko dute. Lan horiek gaurko egunez egingo dituzte; eta bihar, berriz, margoketa-lanak egingo dira.
Beasaingo Udalak azaldu duenez, jarduketa hauek uztaila amaieran aurkeztutako mugikortasuna eta bide-segurtasuna hobetzeko esku-hartze plan zabalagoaren barruan kokatzen dira. Proiektuaren helburu nagusiak dira trafikoaren kudeaketa eraginkorragoa, garraio publikoaren erabilera hobetzea, oinezkoentzako erosotasun handiagoa eta bide-segurtasuna indartzea.
Planak lau hilabeteko iraupena izango du eta beste hainbat neurri ere jasotzen ditu: Zaldizurretako biribilgunean Kaixo eta Agur gunea sortzea; Joan Iturralde kaleko autobus geltokia lekuz aldatzea; Eta Bernedoenean aparkaleku berriak egitea.
Udalak herritarrei eta inguruko bizilagunei eskerrak eman dizkie lanek sor ditzaketen eragozpenak ulertzeagatik, eta gogorarazi du ekintza guztiak Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planararen barruan kokatzen direla.













