Palestinaren alde antolatzeko bilera Beasainen
Ostiralean izango da herritar guztiei irekia.
Palestinan, bereziki Gazan, bizi den egoera larria salatzeko eta genozidioaren aurrean erantzun irmoa antolatzeko deia egin dute Goierrin, eta mobilizazioak bultzatzea izango da helburu nagusia. Hala, ostiralean, 18:00etan Beasaingo udaletxean, Palestinaren aldeko ekimenak antolatzeko bilera irekia egingo da.













