Palestinarren egoeraz arituko da bihar Thamer Birawi Zegaman
Thamer Birawi Tolosan bizi den errefuxiatu palestinarra.Hitza Tolosan bizi den Thamer Birawi errefuxiatu palestinarrak hitzaldia eskainiko du bihar arratsaldean Zegaman, Palestina bizirik! izenburupean. Birawik Palestinaren historiaren sarrera labur batekin emango dio hasiera solasaldiari eta ondoren, gaur egun bere erkide palestinarrek bizi duten egoeraz mintzatuko da. 19:00etan izango da, udaletxeko arkupetan.













