San Migeletako herri afarirako txartelak salgai, gaurtik
San Migeletako bikotekako totilla patata lehiaketako epaimahaia, iaz. Hitza Irailaren 26an eta 27an egingo dute aurten ormaiztegiarrek San Migeletako ospakizuna. Urteroko egitaraua prest dute dagoeneko. Irailaren 27an egingo dute San Migeletako afari herrikoia eta gaurtik irekita dago irailaren 24a bitartean izena emateko epea Ormaiztegi Appean. Izen ematea online egin behar da eta eserlekuak zenbakituta egongo dira. Txartel bakoitza 4,5 euroan salduko da.













