Zegamako jubilatuen bazkarirako izen ematea, gaur eta bihar Aizkorrin
Zegamako Ostatu jatetxea. Hitza Urtero bezala, aurten ere jubilatuentzako bazkaria antolatu du Zegamako Udalak. Irailaren 28an igandez, izango da ospakizuna eta bazkaria Ostatu jatetxean egingo da. Bazkaria doakoa den arren, antolaketa lanak errazteko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Izena gaur eta bihar eman daiteke Aizkorri jubilatu elkartearen egoitzan, 17:00etatik 19:00etara.













