Antzizar Kiroldegiak bazkide kanpaina berria abiatu du
Irailaren 30era arte baldintza bereziak eskaintzen ditu: matrikula doan lehen egunetan eta deskontuak hilaren amaierara arte.
Antzizar Kiroldegiko ataria.Ariane Vierbücher Antzizar Kiroldegiak bazkide egiteko kanpaina martxan jarri du, eta 2025eko irailaren 30era arte luzatuko da. Gozatu Antzizarren lelopean, kiroldegiak ongizatea, kirola eta teknologia uztartzen dituen esperientzia eskaintzen die herritarrei, helburu argiarekin: Antzizar ongizate adimenduneko espazio gisa sendotzea eta erabiltzaileen bizi-kalitatean eragin positiboa izatea.
Kanpainaren berrikuntzen artean daude klaseak erreserbatzeko sistema digital berria, entrenamendu pertsonalizatuak eta jardueraren jarraipen teknologikoa. Azpiegitura modernoak eta eskaintza zabala direla medio, Beasaingo Udalaren eskutik, herritarrentzako kirol-esperientzia berritzailea bermatzen da.
Matrikulazioa
Matrikulazioa zabalik dago, eta ondorengoak izango dira baldintzak: irailaren 15era arte matrikula doan da; irailaren 16tik30era matrikulan %50eko deskontua aplikatuko da; eta udako abonatuek matrikula doan izango dute irail osoan zehar.
izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko, herritarrek Antzizar Kiroldegira jo dezakete zuzenean.












