Arrastaka Mendi Taldearekin Aragoiko Piriniora irteera
Arrastakak irailaren 20an eta 21ean irteera antolatu du Tena bailarara.
Infernuetako puntak.Arrastaka Mendi Taldea Arrastakak irailaren 20an eta 21ean irteera antolatu du Tena bailarara (Aragoiko Pirinioa). Infernuetako hiru puntak (3.000 metroak gaindi) eta Punta Zarra (2.948 metro) dira helburuak. Zailtasun tekniko ertain-altukoa da eta federatu txartela behar da.
Izena emateko bilera, irailaren 16an, mendi elkartearen egoitzan, 19:00etan.












