Ataungo Udalak prozesu parte-hartzaile batera deitu ditu gazteak
Gaur eta bihar elkartuko dira udaletxeko ganbaran. Gazteen parte hartzea sustatzea eta herriaren etorkizunerako proposamenak biltzea dira helburuak.
Ataungo Udalaren irudia. Goiener Ataungo Udalak 16 eta 20 urte bitarteko gazteentzat deialdia egin du gaur eta biharko antolatu dituen topaketa batean. Helburua, gazteen parte hartzea sustatzea eta herria beraiek nahi duten norabidera bideratzea litzateke; horretarako, proposamenak, iritziak eta kezkak bildu nahi dituzte. Ostiralean 17:00etatik 19:30era elkartuko dira, eta larunbatean, berriz, 10:00etatik 13:00etara, udaletxeko ganbaran.
Jarduera hau Herrian batera izeneko dinamikaren barruan kokatzen dela jakinarazi du Ataungo Udalak hedabidetara bidalitako oharrean, eta hala, parte hartzaileek aukera izango dute herriko beste gazte batzuekin batera elkarlanean jarduteko, herriaren etorkizunerako oinarrizkoak izan daitezkeen baldintzak zehaztu bitartean.
Aurrez izena eman
Udalaren esanetan, «gazteen ahotsa entzun, hausnartu eta kontuan hartu nahi da», eta horretarako, elkarlana eta proposamen partekatuak sustatuko dira.
Parte hartzeko interesa duenak, QR kode baten bidez izena eman daiteke, kartelean bertan ikusgai dagoena erabilita. Baina bestelako zalantzarik duenak ere udaletxean galdetu dezake.













